XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kantatzeko egin den ia musika guztia italieraz (opera), alemanieraz (opera, oratorioa eta batez ere lieda) eta frantsesez (opera eta kantua) dago idatzita.

Ingelesezko musika kantatua (oratorioa batipat) geroago aztertzekotan utziko da.

Helburuak

Kantuari aplikatutako Erdal hizkuntzak ikastearen helburu, maila ertainean, ikasleek honako gaitasunak lortzea izango da:

a) Erdal hizkuntza baten sistema fonetiko-fonologikoa ezagutzea.

b) Elkarrizketa-egoeretan, erdal hizkuntzetako ahozko eta idatzizko mezuetako informazio globala eta espezifikoa ulertzea.

c) Kantariaren gaitasun eta interesei egokitutako mailako testu idatziak era ulergarri eta autonomoan irakurtzea.

d) Eguneroko hizkera eta hizkera literarioarekin ohitzeko helburu testu-irakurketak egitea.

e) Kantatutako testuan hizkuntzak duen garrantzia baloratzea.

f) Hizkuntza eta kultura desberdinek suposatzen duten aberastasunez jabetzea; esperientzia kodetzeko eta harreman pertsonalak antolatzeko era desberdinak bait dira.

Edukinak

Ahozko mezuak globalki ulertzea.

Ahozko mezuak, komunikatzeko erreproduzitzea eta produzitzea.

Trebetasun fonetikoak lantzea (artikulazioa, zuzen emititzea, entzundako fonemak ezagutzea eta bereiztea, zuzen ahoskatzea, fonetika kantatuaren mailako aplikazioa, sistema fonetiko-fonologikoko arauak ezagutzea).

Norberaren errepertorioa erabiltzea, sistema fonetiko-fonologikoa ikasteko eta automatismoa lortzeko.

Poesi eta literatur testuak globalki ulertzea eta testuinguru historiko, kultural eta artistikoa ezagutzea.

Zeinuak autonomoki bereizteko analisi fonetikoa.

Ebaluazio-irizpideak

1.- Ahozko edukin laburrak erdaraz zuzen emititu.

Irizpide honen bidez, ikasleak ikasten ari den hizkuntzan lortutako ulermena ebaluatuko da.

2.- Erdarazko testu literario musikala autonomoki irakurri.

Irizpide honen bidez, hizkuntz ezagumenduak, edukin eta tratamendu musikalarekin erlazionatzeko gaitasuna baloratu nahi da.

3.- Musika-lanetako testu laburra buruz ikasi.

Irizpide honen bidez alde batetik, ulermena eta bestetik, testua musika-lanarekin erlazionatzeko gaitasuna ebaluatuko da.

4.- Ikasitako partitura-testuak transkribatu eta fonetika-iruzkina egin.